Izugarrizko ikuskizuna eta frontoia beteta
Miruaitz frontoia jendez bete zen zapatu gauean Zesta puntako izarrak ikusi ahal izateko. Ikusleek armaila guztiak bete zituzten eta zutik ere jende asko zegoen. Jendea oso animoso eta nabari zen jendeak goi mailako zesta punta ikusteko gogoa zuela.
- Lehen finalerdia:
Foronda-Lopez 17
Hormaetxea-Irastorza 25
Partida bikaina jokatu zuten lau pilotariek eta, batez ere, gaur egun punta puntan dauden bi atzelariek. Partida berdindua 15. tantura arte, Irastorzarekin eskuinak diferentziak markatu zituen arte.
- Bigarren finalerdia:
Beaskoetxea-Hernandez 22
Goikoetxea-Urtasun 25
Lau pilotariek maila haundian jokatu zuten eta 22. tantura erte berdinketa haundia izan zen bi bikoteen aurrean. Hortik aurrera Goikoetxea bere gain hartu zuen partiduaren zama eta errematea ikusgarriak eginaz lortu zuen partidua bereganatzea.
Ikusitakoaren ondoren, uztailaren 26an anbiente polita espero da Mutrikuko Miruaitz frontoian.
Uztailaren 26an 22:00etan, Mutrikuko Miruaitz frontoian finalak jokatuko dira:
- 3. eta 4. postua:
FORONDA-LOPEZ/BEASKOETXEA-HERNANDEZ
- FINALA:
GOIKOETXEA-URTASUN/HORMAETXEA-IRASTORZA
ITURRIA: Jai Alai