Jentilen ibilbidea osatzeko aukera egongo da domekan

2012/08/23
Olatz bailarak ezkutatzen duen ondare etnografikoa ezagutzeko aukera paregabea dago asteburuan; familientzako pentsatutako ekimena da Debanaturak dakarrena.

Mito eta elezaharrak, artzain kortak, meategiak, karobiak, hilarriak, bidelapurren istorioak... hori eta gehiago biltzen du bere baita Olatz bailarak.  "Olatz bailara itxia da. Geologikoki poldje bat da, baila itxurako sakonune karstikoa, alegia. Gure arbasoen kondaira eta ohiturak ezagutzeko ezinbesteko ibilibidea", azaldu dute Debanaturakoek.

Olatz baila zeharkatzen duen ibilbideak, guztira, hiru ordu eta erdi ditu, baina familia guztiak egiteko modukoa dela ziurtatu dute antolatzaileek. Irteera domekan, abuztuak 26, 10:30ean, Goiko Plazatik izango da.

Aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, 943-19 11 72 edo 695 783 656 telefonoetara deitu daiteke; Debako (943-19 24 53) edota Mutrikuko (943-60 33 78) bulegoetara ere jo daiteke. Ibilbide gidatuak zortzi euro balio ditu; 12 urtetik beherakoentzat, berriz, sei euro.