Jon Goenaga Flores puntista gazteari agur ekitaldi hunkigarria eskaini zion bere herriak larunbat gauean.

2016/02/18
Miamira salto egiteko aukera etorri zaio Joni eta ez du galdu nahi. Jaialdia ezin hobeto atera zen: kinielak jokatu ziren lehenik eta ondoren partida ikusgarria jokatu zuten Jonek eta Aitorrek, nahiz eta hasieran urduri egon, iparraldeko egungo 22 urtez azpiko munduko txapeldunen aurka. 30-28 hartu zituzten mendean munduko txapeldunak eta mutrikuarrek erakutsi zuten munduko txapelketa batean parte hartzeko maila dutela. Zorionak bioi eta zorte on Jon zure ibilaldi berrian.


Jonek oroigarri ugari jaso zituen udaleko ordezkari, Danok bateko kideen eskutik eta baita ere beren lagun kuadrilakoen partez. Hunkigarria benetan frontoiak larunbat gauean bizi izan zuena.