Jon Goenaga Flores puntista gazteari agur ekitaldi hunkigarria eskaini zion bere herriak.

2016/02/12
Miamira salto egiteko aukera etorri zaio Joni eta ez du galdu nahi. Jaialdia ezin hobeto atera zen: kinielak jokatu ziren lehenik eta ondoren partida ikusgarria jakatu zuten Jonek eta AItorrek iparaldeko egungo 22 urtez azpiko munduko txapeldunen aurka. 30-28 hartu zituzten mendean munduko txapeldunak eta mutrikuarrek erakutsi zuten munduko txapelketa batean parte hartzeko maila dutela. Zorionak bioi eta zorte on Jon zure ibilaldi berrian.

Aurretik, kinielak eta bukatzeko 22 urtez azpiko munduko txapeldunen aurka neurtuko da beti elkarrekin egon diren Jon Goenaga eta Aitor Andonegi mutrikuar bikotea. Esan beharra dago, mutrikuarrak bitan neurtu direla iparraldekoekin eta bitan lortu dutela irabaztea mutrikuarrek.