Julio Soto eta Fernando Anbustegi igande honetan Mutrikun
Fernando Anbustegi, batetik, ipuin kontalaria: herriz herri, tokian tokiko pertsonaia batekin elkartuko dena, elkarrizketa baten bidez, bere ipuinetarako istorio berriak biltzeko asmoz.
Bestetik, Julio Soto bertsolaria: ipuin kontalariak momentuan agindutako pertsonaiaren larrutik kantatuko duena, bere barrua bertsoz erakutsiko duena. Ipuin kontalariak, galderak egingo dizkio pertsonaiari, eta honek esandakoekin lotura duten ipuinak kontatuko ditu trukean. Pertsonaia emanaldiro aldatuko da.
Batek bere bizipenak, bere istorioak, bertsoz kontatuko ditu; besteak ordainetan ipuinak eskainiko dizkio. Istorio trukea.
Nori zuzendua: Helduei
Partaideak Ipuin kontalari eta elkarrizketatzailea: Fernando Anbustegi
Bertsolaria: Julio Soto
Lekua: Zabiel Kultur Etxean. Sarrera doan.
Ordua: 19:00etan
Iraupena: 70 minutu