Kalbaixoak direla eta, azoka txikia astebete lehenago dator
2013/09/06
Herriko ekoizleen produktuak eskuratzeko aukera berri bat egongo da zapatuan; sasoiko eta bertoko produktuak eskura edukiko dituzte herritarrek.
Kalbaixo jaiak direla eta, hileko lehenengo astera salto egin du azoka txikiak. Ohi bezala, Beheko plazan egingo da, eta ordutegia ere ohiko izango da, 09:00etatik 14:00etara, baina bihar.
Azokak, bere filosofiari jarraituz, bertoko eta sasoiko produktuak erosteko aukera eskainiko die herritarrei. Bertan, egongo dira Ibiri, Goienetxe, Aritza, Antia, Itxas-Gain, Basailun (Ekoalboraz) baserrietako produktuak, Ondare enpresakoen mermeladak eta Iratxe loretegiko loreak.