Karmele Goenagaren balkoia izan da Bertanen saria eskuratu duena
Karmele Goenaga izan da Bertan Mutrikuko Merkatarien Elkarteak antolatutako balkoi lehiaketako garailea. Parte hartu duten dozena bat balkoien artean, San Agustin kalea 1, 3. solairuan dagoen balkoia izan da epaimahaiaren iritziz onena. "Nahiz eta partaideek gogo handia jarri duten euren balkoiak atontzen, Karmele
Goenagaren balkoia originaltasun handiarekin apaindute egotearren izan da aukeratua. Gainera, etxebizitzaren bi aldeetan dituen leihoak apaindu ditu: postetxe gainean dituen lehioak apaindu ditu eta atzeko aldera ematen duen balkoian hiru errege magoak jarri. Dekorazioa Bertan elkarteko poltsekin osatu du", adierazi dute Bertanetik.
San Agustinen kaleko balkoi irabazleak 200€ erosketa-txartela irabazi du Bertaneko 49 dendetan gastatu ahal izateko. "Nahiz eta beste parte hartzaileek ez duten sari ekonomikorik jaso, elkartetik zorionik beroena eman nahi diegu parte hartzeagatik eta euren laguntzarekin herriari kolorea zein argia jartzeagatik", nabarmendu dute.
Lehiaketa egiten duten lehen urtea izan da, eta antolatzaileak pozik daude parte hartze mailarekin. "Hurrengo urtean ere berriz antolatzeko ideia daukagu, modu horretan gabon giro polita sortu ahal izateko urtero", aitatu dute.
Erakuslehio lehiaketari dagokionez, 20metro karratuko izan da aurtengo garaile. Erdikokale 1ean dagoen arropa dendak benetan erakuslehio originala jarri du aurtengoan: pinu-belarra erabilita bertako maniki baten erropa egin du. Bigarren sailkatua Madariaga izan da eta hirugarrena, berriz, Amalur Belardenda.