Kiroldegiko aktibitateen egutegia zehaztu dute

2013/09/05
Zuzendutako aktibitateetan izena emateko azken eguna irailaren 10a izango da, eta 17an hasiko dira saioak; eskaintzaren bereizitasuna, aurten, Zumba izango da.

Kiroldegiko aktibitate guztien egutegia prest dago. Aktibitate gidatuetan izena eman nahi dutenek hilaren 10a orduko egin beharko dute, eta saioak 17tik aurrera izango dira. Spinning-a, berriz, urrian hasiko da.

Gidatutako aktibitateen dagokienez, Less Mills programa mantenduko du kiroldegiak: Spinning, Body Jam, Body Step eta Body Balance egongo dira aukeran. Horretaz gain, berritasun bat ere badakar aurtengo ikasturteak: Zumba, jatorri kolonbiarra daukan fitness disziplina. "Aerobic-eko errutinak eta dantzako mugimenduak konbinatzen ditu", azaldu dute kiroldegitik.

Hona hemen kiroldegiak urterako prestatutako egutegia.

Egin klik irudian, handitzeko.

Aktibitateen ordutegia