Kiroldegiko erabiltzaileek saioak etxetik egiteko doako aukera

2020/03/18
Imagen1.png
 

Kiroldegiko erabiltzaile hori, 

  

Gure gizartean oso egoera zailean bizitzen ari gara, Coronavirusak sortutako eragozpenak, agintariek hartutako nahitaezko neurriak direla eta. 

Une honetan, inoiz baino gehiagobatuta egon behar dugu, eta elkarrekin lan egin, inpaktua minimizatzeko eta gure aldetik,  zuri ahalik eta zerbitzu onena eskaintzen jarraitzeko.  


 Kiroldegiko lan taldean etenik gabe dihardugu, besteak beste, erabiltzaileoi doako entrenamenduak eskaini ahal izateko asmoz.

 

Momentuz honako aukerak jarri nahi dizkizugu eskura: 

1.- Link ireki bat, erabiltzaileok zuzenean, entrenamendu bateri batean sartu eta saioak egin ahal izateko:  https://lmod.co/club

Ez zara erregistratu behar. Saioak egitera animatu nahi zaitugu. 


2.- On line burutuko den Entrenamenduen Plataforma bat eskainiko dizugu egoerak bere onera etorri bitartean

Plataforma horretan, Less Mills 800 entrenamendu izango dituzu eskura, tabletean, mugikorrean edo Smart Telebistan ikusi eta egin ahal izango dituzunak. Momentuz, entrenamendu hauek ingelesez egongo dira. 

Zelanda Berriko zentraletik, munduko beste agentziekin batera lantzen ari dira egitasmo hau eta datozen egunotan prest izatea espero degu. 


Egon adi datozen egunotan emango ditugun jakinarazpenekin eta momentuz disfrutatu itzazu zure eskura jartzen ditugun entrenamenduak. 

3.- Aholkularitza zure instruktorearen eskutik. Laura edo Iñakirekin kontaktuan jarraitu ahal izango duzu, izan dezakezun edozein galdera egin eta ondorioz, beren aholkuak jaso ahal izateko.

Beren helbide elektronikoak honakoak dira:

 

Laura Anda laura.a@jasokirolak.com

Iñaki Mateos inaki.m@jasokirolak.com  

 
Jaso gure animoak! Izan zaitez indartsu. Coronavirusa denon artean gaindituko baitugu
 

Edozein zalantzarekin jarri zaitez gurekin kontaktuan.

 

kirola@mutriku.net
udalkirolamutriku@gmail.com 
 
Ez zaitugu bakarrik utziko.