Kobrezko kablearen lapurretaren ondorioz, kale oso bat argindar gabe dago
2013/10/09
Isabel Lobiano osorik ilunpetan egongo da tarte batean; Udala lanean ari da argindarra berriz lehenbailehen jartzeko.
Joan den asteburuan Isabel Lobiano kalean (Samikollarako bide berria) argindarraren kablea lapurtu dute. 200 metro inguru lapurtu dituzte, baina eraman duten zatiak kale osoarengan du eragina, argindarra lineara heltzea eragozten baitu.
Hori dela eta, Isabel Lobiano kalean ez da argirik egongo tarte batean. Udala lanean ari da arazoa lehenbailehen konpondu eta argindarra berriz martxan jartzeko.
Bide batez, herritarrei dei egiten die joan den asteburuan zerbait susmagarria ikusi bazuten, edota aurrerantzean ikusten badute, horren berri ematera; horrelakoak ekidin ahal izateko.