Komentuaren etorkizuna erabakitzeko parte hartze prozesua zabalduko da
Geoparkea eta Udalaren eskutik Komentuaren etorkizunari buruzko parte hartze prozesua zabalduko da.Parte hartu nahi duten guztiak martxoaren 14a orduko izena eman beharko dute turismo bulegoan (943-60 33 78).
2014an zehar, Geoparkeko Interpretazio Planean Mutrikuri begira kontuan hartu beharreko hainbat puntu garatzen hasi zen Udal Garapen Saila, eta Mutrikuko Itsas Ondare Natural eta Kulturalaren Interpretazio Plana dokumentua erredaktatu zuten. Tartean, interpretazio zentro berri baten beharra identifikatu zen. Hori dela eta, hainbat leku kontuan hartu ondoren, komentuaren inguruko hausnarketa prozesua irekitzea erabaki zen. "Komentuak izan ditzakeen erabilerak anitzak dira eta gerora Mutrikuko biztanleentzat garrantzitsuak izan daitezkeenez, herritar guztiek izan dezaketen ikuspegiak berebiziko garrantzia izango du proiektu osoaren konfigurazioan", azaldu dute Garapen Sailetik. "Hori dela eta, parte hartzera animatu nahi ditugu herritar guztiak".
Honako kartel honetan azaltzen dira zein egun eta zein ordutan gauzatuko diren parte hartzerako dinamikak. Dinamika hauek taldeka banatuta izango dira.