Doako komunikazio tailer praktikoa enpresa txiki eta ertainei eta enpresariei zuzenduta

2013/11/06
Francesc Ballesterosek, Gipuzkoako Cadena SER irratiko zuzendariak, eskainiko du saioa datorren ostiralean, azaroak 8.

Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, datorren ostiralean, azaroak 8, komunikazio tailer praktikoa eskainiko du Debegesak, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta.

Tailerra Francesc Ballesteros Gipuzkoako Cadena SER irratiko zuzendariak eskainiko du. Ballesterosek  20 urte baino gehiagoko eskarmentua du Komunikazio eta Hedabideen alorrean, eta marka garrantzitsuenen aholkulari izan da.

Helburua da jardunaldiaren amaieran parte-hartzaileek:

  •     zer komunikatu behar duten jakitea
  •     Komunikazio plana edukitzea
  •     zertan erreparatu behar duten ezagutzea


Tailer praktikoa denez, bakoitzak bere enpresako komunikazio piezak ekartzea gomendatzen da (folletoak, katalogoak, iragarkiak...).

Saioa Debegesan egingo da, Azitain industrialdean, goizeko 09:00etatik 11:00etara. Parte hartzea doakoa da.

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituta edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

 

ITURRIA: DEBEGESA