Korrikaren aldeko kontzertuak daude, asteburuan, Mutrikun
2015/03/12
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/korrikaren-aldeko-kontzertuak-egindo-dira-mutrikun/@@images/931077e8-2b36-40a3-8b7d-e5290a827187.jpeg)
Datorren astean abiatuko da 19. Korrika Urepeletik, eta Mutrikura ailegatu bitartean, motorrak berotzeko aukera dago bihar [martxoak 13].
Korrika kulturalaren barruan, 19:30ean, pintxo poteoa egingo dute, eta 22:30etik aurrera, Korrikaren aldeko kontzertuak eskainiko dira gaztetxean; Mutrikuko Auskan eta Elizondoko Kaskezur taldeen doinuez gozatzeko aukera egongo da goizeko ordu txikiak arte.