Kortazar izan da kilometro bertikala osatzen lehenengoa

2012/07/05
2012ko Skygamesak ezinhobeto hasi ditu Mutrikun bizi den elgetarrak. Dauzkan aldapengatik probarik gogorrenetakoa bezala izendatzen den kilometro bertikala poltsikoratu du. Aurten, gainera, proba eguzkitan egin behar izan dute, eta horrek probaren gogortasun maila areagotu egin du. (Barnean, ikusi bideoa)

Proba Ribagordan (Cuenca, Espainia) jokatu da. Eta eginbeharrekoa ondokoa izaten da: 3 kilometrotan 1.000 metro igo (maldaren portzentajea %32 da). Oihana Kortazarrek 43:54 behar izan du kilometroa osatzeko.

2011n ere Kortazar izan zen proba honen irabazle, baina probaren bertsio benetakoenean: 4700 metroko distantzia eta 1370 metroko malda positiboa. Kortazarrek sekulako denbora egin zuen helmugan: 01.00.00.