Lanbiderekin elkarlanean, Debegesak 1.500 euroko diru-laguntzak jarri ditu ekintzaileei zuzenduta

2013/11/18
Eskaerak egiteko epea azaroaren 30ean bukatzen da; diru-laguntzen gaineko zehaztasun guztiak emateko, Debegesak informazio-saio irekia egingo du eguenean, hilak 21, 15:00etan, Eibarko bere egoitzan.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei zuzendutako bi diru-laguntza deialdi egin ditu, batetik, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko; eta bestetik, ekintzaile potentzialei laguntza emateko, enpresa-ideia bat garatzeko denbora osoz lan egin dezaten. Diru kopurua 1.500 eurokoa izango da.

Eguenean, hilak 21, 15:00etan, Debegesak informazio-saio irekia egingo du Eibarren duen egoitzan diru-laguntzen gaineko zehaztasun guztiak emateko. Izan ere,
Debabarreneko eskualdean Debegesa Garapen Agentzia arduratuko da diru-laguntza horiek emateaz, Lanbideren erakunde kolaboratzailea da eta. Gainera, aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Egitasmo honekin Debegesak ekintzailetza sustatu nahi du Debabarrenean, ekintzailetza-prozesuaren fase bakoitzean ekintzaileei euren behar eta ezaugarrietara egokitutako laguntza eskainiz.

Laguntza eskatzeko interesa duten pertsonek Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituta edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.