Lapiko Beltzena Xabier Mendigurenena izan da

2013/11/04
Hileko azoka txikiak Gaba beltzeko ekimenekin bat egin du, eta azoka girotzeaz gain, lehenengo babarrun lehiaketa ere egin dute

Hileroko azoka txikiak, Gaba beltzarekin bat eginez, Lapiko Beltza ekarri du berarekin. Iaz babarrun dastaketaizan zen garai honetako azokari izen hori eman ziona. Aurten, berriz,babarrunak protagonismo gehiago hartu du, eta herriko lehen lehiaketa egin dute. Eta emaitza honakoa: lapiko beltzik onena, Xabier Mendigurenena.

Zazpi parte hartzaile izan ziren lehiaketan, eta inor ez zen esku hutsik joan etxera. Lehen hirurek diru-sariak eraman zituzten: Xabier Mendigurenek, 250 euro irabazi zituen; Belen Fundazuri eta Ziortza Arrietak, 150 euro; eta Oskar Collazo; eta Ibon Arizagak, 75 euro. Gainontzeko lehiakideek herriko ekoizleen produktuak eskuratu zituzten.

Lapiko Beltzen bueltan-bueltan, herriko ekoizelak, beti ohi duten bezala, sasoiko eta bertoko produktuak saltzen; oraingoan, ordea, berezitasun batekin: Gaba beltzaren ukitutxoarekin apaindu zituzten postuak.

Lehiaketa amaitzean, eta azoka amaitu baino lehen, azokako bezeroek babarrunak dastatzeko aukera ere izan zuten, eguna guztiz borobilduz.

lapiko beltza azoka