Leialtasuna saritzeko eskaintza berezia egin du kiroldegiak

2014/03/17
Saio gidatuetan aritzen direnei zuzendutako dago; baldintza bakarra saioetarako hilabeteko kuota erabiltzailea izatea da.

Saio gidatuetara joateko ohitura eduki eta hilabeteko bonoa erabiltzen dutenentzat eskaintza berezia egin du Udal krioldegiak: Astean Fitness gelarako doako sarrera bat eskuratu ahal izango dute.

Erabiltzaileen leialtasuna saritzea da Udal Kirol zerbitzuak lortu nahi duena. Gauzak horrela, aipatutako erabiltzaileek saioetara sartu aurretik zein ondoren erabili ahal izango dute fitness gela. Bertan hainbat makina erabiltzeko aukera edukiko dute; besteak beste, bizkletak, eliptikoak, arrauneko ergometroak, korrika egiteko zintak eta muskulazioko makinak. "Eskaintza aprobetxatu nahi dutenek kiroldegiko harreran eskaera egitearekin nahiko izango dute", aitatu du udal kirol teknikariak.