Lekitto Musika Banda martxoaren 5ean

2016/02/26
Kontzertua Andre Mari Jasokundearen Parrokian izango da iluntzeko 20:30etan. Sarrera: 3€. Turismo Bulegoan salgai.

 

Lekitto Musika Banda Lekeitioko kultur talderik zaharrena da (1867), nahiz eta bere kideak oso gazteak izan. Honen zuzendaria, Urtzi Iriondo Oliden mutrikuarra da. Urtzik Bizkaiko Orkestra Sinfonikoan aritu da musikari bezala eta Rafael Sanz Espert-ek emandako banda zuzendarientzako ikastaroetan parte hartu du hiru edizioetan, Bilboko Udal Musika Banda zuzenduz Arriaga eta Euskalduna jauregian.

2006an Lekeitioko Musika Bandaren zuzendaritza hartzen du eta bandari indar eta aire berriak dakarzkio. Berritze honen emaitza izan da Euskal KantaBand ikuskizuna. Honetan, Lekitto Musika Banda eta Miren Narbaiza ( Napoka Iria) abeslariak euskal kanta ezagunetarikoak jo eta abestuko dituzte.