Literatura tailerra apirilean

2016/03/09
Apirileko astearteetan, Literatura tailerra izango dugu Mutrikun Joxemari Iturralde idazlearen eskutik.

Egunak: Apirilak 5, 12, 19 eta 26

Lekua: Luardon

Ordutegia: 18:00 - 20:00

Kostua: 25 €

16 urtetik gorakoentzat.

Izena emateko: Turismo bulegoan martxoaren 10etik 31ara. Plaza mugatuak dira. 

 

Deskribapena:

1) - Ikastaroak hiru oinarrizko helburu ditu:

            a) Lortzea ikasleak antzeman dezan testu bat literarioa den ala ez

            b) Lortzea ikasleak erabil ditzan baliabide literario batzuk literaturgintzan mugitzeko

            c) Lortzea ikaslea has dadin testu literarioak idazten

2) - Ikastaroa praktikoa izango da, bereziki; ikasleek parte hartzeko pentsatua.

 

Aztertu eta landuko diren arloak:

1-Trukuak literaturaren munduan murgiltzeko

2-Nola irakurri testu bat, nola jakin literatura den ala ez

3-Nola hasi idazten gure lehen testuak

4-Nondik hasi, nola, zer kontatuz

5-Teknikak, generoak eta azpigeneroak, pertsonaiak, estiloak, ikuspuntuak

6-Eszena bat deskribatuz

7-Pertsonaia bat sortuz

8-Elkarrizketa bat eraikiz

9-Ipuin bat idazten hasi

10-Nire intereseko kontuak: autobiografia, memoriak, biografiak

11-Oraina, lehena eta etorkizuna: idazlearen ikuspuntua

12-Idazlea ez da narratzailea

13-Irakurlea ez da protagonista

14-Gezurra eta egia / Fikzioa eta errealitatea

15-Idazleak irakurlea engainatzen duenean

16-Irakurleak dena sinisten duenean

17-Errealismo magikoa eta Magia eguneroko errealitatean

18-Literatur liburu eta idazle ospetsuek emandako lezioak

19-Adibide praktikoak

20-Ariketa praktikoak

21-Literatura ikasbide bat da, bizitzeko modu bat

 

Gidatzailea:

  Joxemari Iturralde  (Idazlea – Euskara eta Euskal Literaturako Batxilergoko katedraduna – Hizkuntza eta Literatura Erromanikoetan lizentziaduna)