Lurraldebus zerbitzu berriak, martxoaren 1etik aurrera, Debabarrenan

2015/02/26
Debabarrenean 700 pertsonek parte hartu dute zerbitzua berritzeko prozesuan; atzo aurkeztu zuten, Debegesan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak inoizko parte-hartze prozesu zabalena egin du azken urte eta erdian eskualde gehienetan autobus zerbitzuak berritzeko, eta parte-hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso zituen. Guztira 5.000 ekarpen jaso zituen. Debabarrenan 700 lagunek parte hartu dute: lehenengo fasean, 500 lagunek eta bigarren fasean ia 200ek. Aldundiak eskaeren % 75 bete dira eta jada zerbitzu berriak ezartzeko ordua iritsi da, eta atzo [azaroak 25] aurkeztu zituzten berritasunak, Debegesan.

Hona hemen Lurraldebusek Debabarrenean izango diren aldaketa nagusiak:

12 linea arrunt eta gaueko 3 daude eskualdean, eta ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:

  • Linea nagusiak 06:00etatik 22:00ak arte egongo dira martxan lanegunetan, eta ostiraletan gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan.
  • Mendaroko ospitaletara konexioak hobetu egin dira.
  • Debagoienarekin eta Urola Erdiarekin loturak hobetu egingo da


Hemen aldaketak lineen arabera:

  • DB01 Eibar-Elgeta: Berdin mantentzen da.
  • DB02 Ermua-Donostia: 30 minutuko maiztasunez goizeko puntako orduetan eta gero, ordubetetik behin Eibar eta Donostia artean. Linea honen bidez Debabarrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Zapatuetako eskaintza lanegunetakoa bera izango da. Norabide bakoitzean zerbitzu bat gehiago dago Eibartik Donostiara eta Donostiatik Eibarrera. Donostiatik azken autobusa 22:30etan (prozesu parte hartzaileko eskaera nabarmen bat izan da)
  • DB03 Lekeitio-Donostia: Joaneko zerbitzu bat eta itzulerako beste bat Antiguatik sartu eta irteten dira, unibertsitateko ikasleen premiei erantzuteko. Linea honen bidez Debabarrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Asteburu eta jaiegunetan oraingo eskaintza bikoiztu egingo da (2 bidaiatik 4ra pasako da), eta Donostiatik azken irteera 21:00etan izango da.
  • DB04 Mallabia-Ondarroa: Linearen helburua da eskualde-barruko mugikortasun fluxuak egituratzea, batez ere, erdialdeko eremuko udalerrietan (Ermua-Eibar-Elgoibar-Mendaro). Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatu dira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban. Barikuetan 01:00ak alderarte luzatzen dira zerbitzuak eta astelehenetik barikura arte ere, azken bi zerbitzuak, Ondarruraino luzatzen dira.
  • DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia: linearen helburua da Debabarreneko kostaldeko udalerriak Urola Kostarekin lotzea, Deba-Zumaia ardatzaren bitartez. Deban trenarekin lotzeko aukera, bai joaneko eta bai itzulerako zerbitzuetan. Oraingo Itziar-Deba anezkaren ibilbidea aldatu egingo da; hiri-arteko linea izatera pasako da.  Zerbitzu gehiago eskainiko dira, batez ere zapatu-domeketan eta jaiegunetan. Zumaiarekin lotura egiten du.
  •  DB06 Soraluze-Ondarroa: Soraluze Mendaroko ospitalearekin eta hondartzarekin lotzen du linea honek. Lanegunetan 2 orduoro norantza bakoitzean eta asteburuetan ere zerbitzua izango da. Soraluzek, urteko hilabete guztietan, zuzeneko lotura gehiago izango ditu ospitalearekin eta Debarekin.
  •  DG05 Vitoria-Arrasate-Eibar
  • DG07 Eskoriatza-Donostia
  • DG08 Oñati-Eibar: Linea berri honen bidez Oñatirekin lotura bermatzen da.
  • DG06 Eskoriatza/Arrasate-Deba:  Linea hau Uztaila eta abuztuan da.
  • DG50B Arrasate/Oñati-Loiu: Gaur egungo zerbitzua hobetu egiten da, zerbitzu bana gehiago norabide bakoitzean.
  • UK05 Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua

 

Gauekoak:
  • DB41G Mallabia–Deba-Ondarroa
  • UK45G Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar
  • DG40G Eibar-Bergara-Arrasate