Maiatzaren 4tik aurrera kiroldegia eguerditan ere zabalik egongo da
Datorren astelehenetik aurrera, kiroldegia 09:30etik 21:30era zabalik egongo da; hau da, eguerditan ere ez da itxiko.
Orain arteko ordutegia honako izan da: 09:30-12:30 eta 15:00-21:30. Orain, ordea, zenbait herritarren eskaerari erantzunez, eguerditan ere zabalik egongo da. "Maiatzean proba egitea erabaki dugu, eta benetan eguerditan zenbaiterainoko eskaera dagoen ikusi", azaldu du kirol teknikari Mikel Mariezkurrenak. "Eguerdiak libre dituzten herritarrei, esaterako herriko dendariei, kirola egiteko aukera eskaintzea da ordutegia zabaltzearen arrazoia".
Eguerdian kiroldegia erabiltzera animatzen direnek saio gidatuak izan ezik, gainontzeko zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera edukiko dute; besteak beste, fitness gela, rokodromoa, sauna eta kantxa.