Maider Galarza ipuin kontalaria zapatuan Mutrikun
2016/04/25
Datorren zapatuan, apirilak 30, arratsaldeko seietan eta Zabiel Kultur Etxean, Maider Galarza ipuin kontalaria etorriko da "Beldurrentzako ipuinak" saioarekin.
Ipuinak etengabe airetik dabiltza, txiribueltaka. Hortxe daude gure aldamenean baina askotan ez ditugu ikusten. Horretarako begiak ondo ireki behar ditugu, belarriak tente eta irudimena zabalik. Bat, bi eta hiru… TATXAN!Orain bai, orain ipuin guzti horiek ikus ditzazkegu: samurrak, tristeak, barregarriak, beldurrezkoak… denetarik dago. Nahi baduzue elkarrekin egin dezakegu bidaia. Gogor eutsi nire ahotsari… ipuina hastera doa eta!