MALEN ETA GALBAIXO JAIEN BALORAZIOA

2024/10/18

 

Pasatu da udara eta udazkenean sartuta gauden honetan, udan zehar izandako ekitaldi eta jaien balorazioa egiteko ordua iritsi da. Udalak egin du bere balorazioa, baina aurtengoan ere herritarren iritzia jakin nahiko genuke.

Hori dela eta, Udalak galdetegi bat prestatu du aurtengo Malen eta Galbaixo jaien balorazioa herritarrek beraiek egin dezaten. Galdetegian Malen eta Galbaixo jaiei buruzko iritzia jasotzeaz gain, udan zehar antolatutako beste ekitaldiei buruzko iritzia ere jasoko da.

Galdetegia Mutrikuko Udalaren Telegram kanalaren bitartez eta Facebook sare sozialeko Mutrikuko Udalaren perfilaren bitartez zabalduko da modu digitalean. Udalaren weborrian ere galdetegiari buruzko informazioa argitaratuko da eta galdetegiaren esteka ere bertan jarriko da. Horrez gain, aurtengoan paperezko euskarrian ere galdetegia erantzuteko aukera egongo da. Galdetegiak Liburutegian egongo dira eskuragarri eta bertan egongo da erantzundako galdetegiak bilduko dituen kutxa ere.

Udalak herritar guztiak bere iritzia ematera animatzen ditu. Balorazioa egiteko herritarren txanda da orain.

Klikatu HEMEN balorazioa modu digitalean egiteko.