Malen Jaietako kartel lehiaketa
OINARRIAK
Mutrikuko Udalak urteko Malen Jaiak iragartzen duen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala.
Baita ere haurren eguneko orriko atzazalaren kartel lehiaketa egingo da.
Parte-hartzaileak:
Lehiaketa honetan, nahi duen guztiak hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka: egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Haurren eguneko orriko kartel lehiaketara bakarrik 16urtetik beherakoek aurkeztu ahal dira.
Lanak:
Kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia eduki beharko du, eta beste herrian batzuetan saritua izandakoa ez da onartuko. Teknika eta koloreak libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-takok kalitatean gutxienez.
Lanak egilearen sinadura gabe aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko zaio jasotzerakoan.
Lema edo ikur politikoak, homofoboak edo sexistak dituzten kartelak ez dira onartuko.
Testua:
Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:
MUTRIKU
MALEN JAIAK 2016
Uztailaren 21etik – 25era.
Haurren eguneko orrian jarri beharreko testua honako hau da:
MALEN JAIAK 2016
Uztailak 23a – Umeen eguna.
Aurkezpena:
Lanak Mutrikuko Udaletxeko harreran astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara aurkeztu behar izango dira. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren aurdurapean hartuko.
Epea:
Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 17a izango da.
Ebazpena:
Epaimahaia Arte Eskolako kideek osatuko dute eta hartzen dituzten erabakiak apelaezinak izango dira.
Sariak:
Bi egongo dira,
- kartelarena 300 eurokoa.
- haurren egunekoa, 100 eurokoa.