MALEN JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA
2024 URTEKO MALEN JAIETAKO KARTEL LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK:
Mutrikuko Udalak aurtengo Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Aurkeztutako lanen artetik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala.
- Parte-hartzaileak:
Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, banaka edo taldeka: egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. - Lanak:
Kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia izan behar du eta beste herriren batean saritutako lanik ez da onartuko.
Lanak originalak izan behar dira.
Teknika eta koloreak libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezteuko delarik.
Kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko da A3 neurriko JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez.
Lanak egilearen sinadura gabe aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutun azalari zenbaki bat jarriko zaio jasotzerakoan.
Lema edo ikur politikoak, homofoboak edo sexistak dituzten kartelak ez dira onartuko.
- Testua:
Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:
MUTRIKU
MALEN JAIAK 2024 Uztailaren 21etik 25era. - Aurkezpena:
Lanak Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.
- Epea:
Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 10a, astelehena, izango da. - Ebazpena:
Epaimahaia Udaleko komunikazio arduradunak eta Arte Eskolako kideek osatuko dute eta hartzen dituzten erabakiak apelaezinak izango dira. - Saria:
Sari bakarra egongo da, 400 eurokoa.
Mutrikun, 2024ko maiatzaren 15ean