Malenak iragartzeko kartelak aurkeztu dira

2019/06/25
Joseba Palenzuela alkateak eta Ainhize Azpiazu zinegotziak 2019 urteko Malenak iragartzeko kartelak aurkeztu dituzte egileekin batera

Ohiko moduan, Arte Eskolako kideek aukeratu zituzten kartel irabazleak. 

Malen jaien egitaraua aurkeztuko duen kartel nagusia Barry Burlire bezala sinatzen duen Eva Eizagirre Urkiola ondarrutarrak egin du. Lehiaketa honetan, askotan parte hartu duela esan digu eta oraingo honetan, egunero ateratzen duen argazki batekin irabazi du sari nagusia Evak. Sarituak 300 euro jasoko ditu.

Malenetako Umeen eguna aurkezteko kartela, berriz, Nora Beristain Erzilbengoa donostiarrak egin du. Laugarren aldiz irabazi du lehiaketa Norak, eta umeen egunean asko ikusten diren puxika horietan zintzilik jaietako pertsonai eta elementuak marraztu dituela azaldu digu. Sarituak 100 euro jasoko ditu. 

Sari-banaketa ekitaldia uztailaren hogeita bostean izango da, Santixo egunean, egun horretan izango den Pintura zertamenaren sari-banaketa ekitaldiarekin bat.

ZORIONAK!