MALENAK IRAGARTZEKO KARTELAK AURKEZTU DIRA

2022/07/11

 

Joseba Palenzuela alkateak eta Izaskun Osinalde zinegotziak 2022 urteko Malenak iragartzeko kartelak aurkeztu dituzte Eva Eizagirre Urkiola eta Ailetz Barruetabeña Azkue egileekin batera

Malen jaien egitaraua aurkeztuko duen kartel nagusia Eva Eizagirre Urkiolak egin du. 2019an lehenengo aldiz irabazi zuen kartel lehiaketa eta bi urteko etenaldia ondoren, aurten "Oainguan Bai" leloa daraman kartelarekin irabazi du Eizagirrek bigarrengo aldiz 300 euroko saria.

Malenetako Umeen eguna aurkezteko kartela, berriz, Ailetz Barruetabeña Azkue mutrikuar gazteak irabazi du estreinekoz. Barruetabeñak bere marrazkian jaien inguruko elementu gehienen arteko konposizioa egin du; erraldoiak, buruhaundiak, sokamuturra eta danborrada besteak beste. Sarituak 100 euro jasoko ditu. 

Ohiko moduan, Arte Eskolako kideek aukeratu zituzten kartel irabazleak udaleko komunikazio arduradunarekin batera.