Malenen aurretik janari bilketa berezia egingo dute

2014/07/09
Bihar hasi eta domekara arte egongo dira kaxak eta itxulapikoak herriko hainbat dendetan.

Herrian gehien behar dutenekin pentsatuta, elikagaien bankuko taldeak janari bilketa berezia egingo dute Malen aurretik. Bihar hasi eta domekara arte egongo dira bilketarako kaxak eta itxulapikoak herriko hainbat dendetan.

Kaxetan galtzen ez diren elikagaiak bildu nahi dituzte. "Gehien behar ditugun produktuak honako hauek dira: olioa, esnea eta azukrea, esandako orden berean", nabarmendu dute. Itxulapikoetan bildutako diruarekin, berriz, banaketa egin aurreko egunetan janari freskoa ersoiko dute herriko dendetan, eta hori ere beharra dutenen artean banatuko dute.

Malen aurreko banaketan biltzen den guztia herritarren artean banatuko dute zuzen-zuzenean.