Mankomunitateak hiru lanpostutarako oposizio deialdia egin du

2013/12/19
Lanpostu bi kale garbiketa zerbitzuko peoi espezialista izateko dira, eta bestea, hiri-hondakinak biltzea zerbitzuko peoi espezialista izateko; eskabideak urtarrilaren 10a orduko aurkeztu behar dira.

Mankomunitateak hiru lanpostu bete nahi ditu, txanda kontratu modalitatepean. Lanpostu horien jabe egin nahi dutenek oposizio lehiaketa gainditu beharko dute.

Lanpostuetako bi Mankomunitaterako dira zuzenean (kale garbiketa zerbitzuko peoi espezialista eta hiri-hondakinak biltzea zerbitzuko peoi espezialista); bestea, Mankomunitateari lotutako Badesa enpresarako da (kale garbiketa zerbitzuko peoi espezialista).

Deialdia abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten; eta han jarritakoaren arabera, eskaerak egiteko azken eguna urtarrilaren 10a da. Eskaera orriak aldizkarian bertan daude, baina udaletxeko harreran ere eskura daitezke.

Informazio guztia hemen:

- Mankomunitaterako lanpostuak

- Badesako lanpostuak