Mutrikun Erosi eta On Egin, marketin kanpaina abian da!

2019/11/09
Gaurtik aurrera eta urtarrilaren 6rarte, Mutrikuko 52 dendetan MUTRIKUN EROSI ETA ON EGIN! Marketin Kanpainari hasiera eman zaio. Helburua gure dendetan erosteak duen garrantziaz herritarrak kontzientziatzea da.

Mutrikuko Udaleko garapen sailaren lan ildoen barruan, herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko beharrak urtetik urtera indarra hartzen du. Horregatik, bigarren urtez Udalak txikikozko merkataritza bultzatzeko marketin kanpaina bat antolatu du.
Kanpaina honen bidez, Mutrikuko biztanleek herrian dagoen merkataritza-eskaintza erabil dezaten lortu nahi da, bertako ezagutza sustatuz eta tokiko ekonomia bultzatuz, mugikortasun iraunkorreko eredu batekin batera.


KANPAINAREN NONDIK NORAKOAK
2018an egin zen kanpainaren bidez, 6000€ko balioa zuten erosketa bale txikiak, 100€ eta 50€koak, banatu ziren herriko dendetan “arraskatu eta irabazi” moduko boleto batzuen bidez Horrez gain, boligrafoak eta erosketa poltsak ere banatu ziren.
Aurtengoan, opari txiki asko irabazteko aukera alde batera utzi eta sari potolo baten apustua egin da. Kontutan izanik, Mutrikun egiten ari diren bidegorriaren lanak 2020ko lehen hilabeteetan amaituko direla, aurtengoan 2 bizikleta elektrikoren zozketa egitea erabaki da. Modu honetan erosketak herrian egiteko arrazoia indartzen da eta gainera herritar xede konkretu batera iristeko aukera emango digu: 27 - 50 urte bitartekoak, herrian erosteaz gain, herritik kanpo nahiz on-line asko erosten dutenak (2.0 gizartea bizi dutenak).
Kanpainak bi hilabete iraungo du, eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek boleto batzuk banatuko dituzte bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko. Era honetara, Gabonetako kanpaina indartuko dugu, jendeak eguneroko erosketez gain, bere opariak herritik kanpo erosi beharrean, Mutrikun erosi ditzan.


KANPAINAREN IRUDIA ETA MEZUA
Mezua zabaltzeko garaian, ideia indartsu hauek hartu dira kontutan: herriko komertzioari laguntzea, herri bizia mantentzea, mugikortasun iraunkorren ideia eta konexioaren ideia.
Hortik atera da MUTRIKUN EROSI ETA ON EGIN! leloa: On egin Mutrikuri, etorkizunari, lanpostuak sortzeari, ingurugiroari eta nork bere buruari. Izan ere, herrian erostearekin, guztiok irabazten dugu; herriaren etorkizun komertziala bermatuaz, herri bizia izango dugu.
Ideia hauek zabaltzeko, euskarri ezberdinak erabiliko ditu udalak: parte hartzen duten saltokietan eta herriko zenbait gunetan jarriko diren kartelen bidez kanpainaren berri emango da. Horrez gai, Mutrikuko etxebizitza guztietara postontzietan sartuko den eskuorri bat ere aterako da eta sare sozialak ere erabiliko dira kanpaina indartzeko.


DATAK
Aurretik esan bezala, kanpainaren iraupena 2 hilabetetakoa izango da, eta hauek dira zehazki kontutan izango diren datak:
- Azaroak 8: kanpainaren aurkezpena
- Azaroaren 9tik urtarrilaren 6ra: kanpainaren iraupena
- Urtarrilak 10: zozketa.
Bizikleten erakusketa: zozkatuko diren bizikleta elektrikoak Erdiko Kale, 5 zenbakiaren erakusleihoan egongo dira ikusgai, jendeak ikusi eta parte hartzeko gogoa sustatzeko.


PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Parte hartzeak, bai establezimenduen aldetik, bai eta kontsumitzaileen aldetik betekizun batzuk dakartza, hala nola, establezimenduek kanpainaren berri eman eta kanpainaren irudia bistan izango dute besteak beste eta kontsumitzaileei dagokionean, erosketa-tiketa nahitaez gorde beharko dute saritutako boletoa baliagarria izateko.
Parte hartzeko oinarriak irakurtzeko klik hemen.


SARIAK ETA ZOZKETA
Zozketan parte hartzeko 16 urte beteta izateko baldintzak bete behar da , marketin kanpainak irauten duen egunetan herriko denda batean gutxienez 10 euroko erosketa-tiketarekin lortu duela frogatzea.
Zenbaki irabazlea duenak, erosketa-tiketarekin batera, saritutako tiketa aurkeztuko beharko du Mutrikuko Turismo Bulegoan.
Sariak Orbea markako bi bizikleta elektriko izango dira, Bosch markako motor elektrikoarekin:
- Orbea Katu.
- Orbea Keram.
Oparien zozketa honela egingo da:
Zozketa ekitaldi publiko batean egingo da urtarrilaren 10ean eta zozketarako 4 zenbaki aterako dira, bi zenbaki sarituak eta bi ordezko zenbaki.


PARTE HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUAK
Kanpainan parte hartzen duten establezimenduak honakoak dira: Abel Harategia, Adats Ile-apaindegia, Alazne Optika, Albaro Denda, Alkolea Edaritegia, Aldana Burdindegia, Alday Klinika, Ansorregi Oinetakoak, Apain, Aparra, Apartak Ile-apaindegia, Astigarraga Anaiak, Atxukale Estankoa, Atxukale Gozokiak, Beristain Liburudenda, Beristain Drogeria, Beristain Estankoa, Bigara, Dilaitz Barne Diseinua, Ekoamalur, Expert Arostegi, Gotzone Ile-apaindegia, Goxart, Iparragirre Altzariak, Iratxe Lorak, Iripe, Islada Fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba Masajeak, Kristina-Enea, Lasuen-Elezgarai Farmazia, Lekube Burdindegia, Lon Apraiz Farmazia, Madariaga, Maider Pinto Zentroa, Maneiro Lentzeria, Maritxu Ta Josune Ile-apaindegia, Mgs Aseguruak, Mila Fruta-denda, Nerea Ile-apaindegia, Olaizola Arropak, Ostadar, Oreka, Perras Arrandegia, Potero, Sabina, Sagrario Dietetika, Soul, Txalaparta, Txikixak, Tximak Ile-apaindegia eta Zuriñe Estetika.