Marmitako Lehiaketa martxan

2016/08/31
Txoko Eder elkarteak antolatu eta Udala laguntzaile duen Marmitako Lehiaketa martxan jarri da.

  MARMITAKO LEHIAKETA 2016

  irailak 15 · kalbaixo txiki eguna

 

BALDINTZAK

 

- Gehienez, 16 taldek hartu ahal izango dute parte lehiaketan. Zozketa bidez erabakiko dira, irailaren 8an 20.30etan Txoko Eder elkartean.

- Talde bakoitzean 2 lagun gehienez.

- Talde bakoitzak 15 lagunentzako marmitakoa egin beharko du.

- Izena ematea: abuztuaren 31tik irailaren 8rarte, Alvaronean edo Sabinan, taldeko 6 euroko fidantza jarrita.

 

LEHIAKETA

 

> Hasi, goizeko 10.00etan; amaitu, 13.00etan.

> Sari banaketa, 14.00etan. Ondoren, subasta Beheko plazan.

> Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

 

OSAGAIAK ETA TRESNAK

 

Antolatzaileek, taldeko: 3 kilo hegaluze, 4,5 kilo patata, olioa, gatza eta sua.

 

Talde bakoitzak: lapikoa eta beste tresnak, piper berdeak edota gorriak, txorixo-piperrak, kipula, ogia, pipermina eta tomatea. Horiez gain, barazkiak baino ez dira onartuko. (Ezin da kondimendurik erabili).

 

SARIAK

 

1.saria: Txapelak eta 250 euro

2.saria: 175 euro eta kopa

3.saria: 100 euro eta kopa

4.saria: 2 ardo botila eta kopa

5.saria: 2 ardo botila eta kopa

6.saria: 2 ardo botila eta kopa