Orri biziak! Goitibeherak marraz ditzagun!
Mutrikuko Kalbaixo eguna gero eta gertuago dugun honetan, herrian horren errotuta dauden goitibeherak ardatza izango dituen tailer bat antolatu da Mutrikuko Udal Garapen sailetik, Debegesa, garapen agentziarekin elkarlanean.
Izaskun Alberdi ikerlari eta marrazketa zientifikoaren profesionalak euren etorkizuneko goitibehera diseinatzen eta marrazten irakatsiko die tailerrean parte hartzen duten gazteei.
Ekintza edo jardueren bidez, honako galderei erantzungo diegu:
- Zer da marrazketa zientifikoa? Zertarako?
- Goitibeherak marraztuko ditugu: zer dute zientziatik goitibeherek?
- Goazen diseinatzera: zer ezaugarri izan behar ditu goitibeherak?
- Zer izan behar dut kontuan marrazketa zientifikoa burutzerako orduan?
Tailerrak bost egun iraungo ditu, irailaren 2-tik 5-era eta 10:00etatik 12:00etara emango da Zabiel Kultur Etxeko ganbaran.
Aste honetan zehar, erronkak gaindituz, modu ludiko batean marrazketa zientifikoaren gaietan trebatuko dira haurrak. Irudimena, eskulana, hausnarketa, talde-lana eta dibertsioa izango dira gako nagusiak.
Parte hartzaileek, irailaren 28an Elgoibarren egingo den eskualde mailako STEAM festibalera eramango dituzte euren lanak. Bertan, Debabarreneko gainerako gazteek euren tailerretan sortu dituzten proiektuak ikusi ahal izango dituzte, gainera.
Izaskun Alberdi, ilustrazio zientifikoan aditua.
Izaskun Alberdi izango da tailerra emango duena. Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian lizentziatua eta Ilustrazio Zientifikoan espezializatua da Izaskun. Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean Biodibertsitate eta Kontserbazio Biologian ere espezializatua dago. Biologiako alor desberdinetan aritua, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gida zientifikoa eta ikertzaile teknikaria izan da besteak beste. Haur eta nerabeei marrazketa zientifikoan barneratzeko tailerrak eskaintzen ditu.
Helburuak
Tailer ludiko honekin, zientzia bultzatzea du helburu udalak.: aisialdia eta zientzia uztartuz marrazketa zientifikoaren oinarriak ezagutu eta landuaz. Irudimena eta talde lana bultzatuko dira, frustrazioa baztertuz, erronka eta zailtasunei aurre eginez.
Nork egin dezake tailerra
10-14 urte bitarteko gazteei zuzendurik egongo da tailerra, eta interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Datuak
NOIZ: Irailaren 2tik 6ra. 10:00-12:00
NON: Mutrikuko Kultur Etxean- Ganbaran
PREZIOA: 15€
ADINA: 11-14 urte bitartekoak
IZEN EMATEKO EPEA: Abuztuaren 23ra arte zabalik!