MARTXOAK 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
2016/03/02
Mutrikun Emakumearen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu
Martxoaren 8an emakumearen nazioarteko eguna ospatuko da mundu guztian, eta Mutrikun ere modu berean ospatuko da. Ospakizun horretarako, Udalak ekintza batzuk antolatu ditu hiru egunetan. Honen bitartez, herritar guztiak, emakume eta gizon, gazte eta heldu, gonbidatu nahi dira ekitaldiotan parte hartzera.
Hasteko, martxoaren 6an, igande, “Laburtu marra hau!” umeentzako antzezlana izango da Amaia Arriaranen eskutik, Zabielen arratsaldeko seietan.
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Berdintasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa izango da Goiko plazan, arratsaldeko zazpietan.
Hirugarren eta azken ekitaldia martxoaren 13an, igandez, izango da Zabiel kultur etxean: “Berdintasuna ez da ipuin bat” antzezlana Badut taldearen eskutik.