Melissa & The Jacks taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan

2012/08/28
Emanaldia 23:00etan, Goiko plazan izango da; herriarekin lotura handia duen talde bereziak 80 eta 90. hamarkadetako kantak eskainiko ditu.

Melissa & The Jacks taldeak herritarren belarriak gozatu dituen lehen aldia ez da zapatukoa; bai, ordea, eszenatokia herriko plaza nagusian jarriko dutena. Taldekideak pozik eta gustura datoz "herritarren azterketa" pasatzera. "Mutrikukoa plaza zorrotza da gero. Musikari asko erreparatzen diote, eta ikus-entzule onak dira", adierazi du taldekideetako batek.

Sei lagunek osatzen dute taldea, eta 80-90. hamarkadetako kantuak interpretatzen dituzte, ingelesez. "Garai bat markatu zuten abestiak jotzen ditugu. Gure errepertorioan, The Police, Peter Gabriel, Sting, U2, Eric Clapton, SDimple Minds, Alan Parsons project, Sade, Toto, Bryam Adams, eta horrelakoak daude".

Oholtzaratuko den taldea ondokoa da: ahotsak, Melissa Manzini (AEB) eta  Migel Ugarte (Eibar, Gipuzkoa); gitarra, Giovanni Zanon (Italia); baxua, Angel Ituarte (Ondarroa, Bizkaia), teklatua, Iñaki Maruri (Ondarroa, Bizkaia) eta bateria, Iñaki Belaustegi (Mutriku, Gipuzkoa).