Mendien Nazioarteko Egunaren ospakizuna Mutrikura eramango du Euskal Kostaldeko Geoparkeak

2024/12/10
Abenduaren 11n, Udalatx, ura eta atxa dokumentalaren emanaldia eta ondorengo Mendiak, mendizaleak eta basa animaliak izeneko solasaldia Zabiel Kultur Etxean egingo dira

 

Urtero moduan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mendien Nazioarteko Egunarekin bat egingo du datorren abenduaren 11n eta herritar guztiei zuzendutako ekitaldia antolatu du. Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean izango da hitzordua, 19:00etanNazio Batuen Batzar Nagusiak aukeratutako data honek formazio natural horien garrantzia eta handitasuna nabarmentzea du helburuMendien edertasuna miresteaz gain, ekosistema osasungarrien mantentzean eta haien mende dauden komunitateen bizitzan duten eginkizunari buruz kontzientziatzeko ere balio du.

Abenduaren 11ko saioanUdalatx. Ura eta atxa dokumentala ikusteko aukera izango da. Ondoren, filmaren zuzendarietako batekin, Eñaut Iturbekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko biologoa den Aitor Lekuonarekin solasaldia izango da. Geoparkeko Zuzendari zientifikoak, Asier Hilariok, zuzenduko du Mendiak, mendizaleak eta basa animaliak izeneko hizketaldi hauSaioa euskaraz egingo da eta sarrera doakoa izango da. Mendiek eskaintzen dizkiguten onurak izango ditu aztergai solasaldiak, eta, bereziki, mendizaletasuna kultura den herrialde honetan gure mendietako animali basatien egoera aztertuko da.


Eñaut Iturbek eta Iban Ayesak zuzendutako Udalatx. Ura eta atxa dokumentalak (37 minutu) iazko Mendi Film Festival jaialdian estreinatu zen, Sail Ofizialean. Filmean, Udalatx mendia (1117 m) babesteko deia egiten zaio jendarteari “bizi izandakoak, bizi direnak eta biziko direnengatik’, egileen esanetan. Dokumentalean zehar Udalatxek lehen pertsonan kontatzen du nola sortu zen itsasazpian, lehen gizakiak bere magaletan bizi izan zirela eta mendeetan zehar zenbat baliabide eskaini dizkigun gizakioi. Gainera, gaur egun bizirik dirauela eta bere baitan biodibertsitate handia gordetzen duela ere azaltzen du kontakizuneanHainbat adituen laguntza izan du horretan, hala nolaAsier Hilario (Euskal Kostaldeko Geoparkeko Zuzendari zientifikoa), Alvaro Arrizabalaga (UPV/EHU-ko prehistoriagilea eta arkeologoa), Ana Ugalde (UPV/EHU-ko historiagilea), Markel Arriolabengoa (Errez kooperatibako baso ingeniari teknikoa), Ugutz Basauri (Geologoa eta dibulgatzailea), Martin Arriolabengoa (UPV/EHUko irakaslea, Geologia Saila), Ekaitz Aranburuzabala (Besaide Mendizale Elkartea. Espeleologoa), Naiara Corcuera (Udalako Ingurumen Eskola), eta Mikel Velasco artzainarena.