Merkataritza biziberritzeko plan bereziaren berrikuspenaren aurkezpena.
2016an hasi bazen ere, Mutrikuko Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia 2017an amaitu da. PERCOaren lanketarekin Mutrikuko udalak herriko txikizkako komertzioa bultzatu nahi du, eta horretarako markatutako helburuak lortzeko estrategia kolektiboak garatuko dira. Bereziki, herriko komertzioa indartuko dituzten ekintzak garatu nahi dira eta horiek garapen ekonomikoko iturri eta enplegu sortzaile bilakatzea.
Debegesa S.A. eginiko lana da gaur aurkeztuko dena eta lana garatzeko, ikuspegi sozioekonomikoa, enpresariala eta urbanistikoa kontuan izan dira.
Aspekturen bat nabarmentzerako orduan, orain arte Merkataritza Biziberritzeko Planetan erabili diren tresna tradizionalez gain, proiektuari balorea eman dioten beste hainbat elementu erantsi dira: Komertzio eta turismoaren arteko barne erlazioa eta herritarren partaidetza prozesuan oinarrituriko analisi kualitatiboa.
Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia berrikustearen helburu nagusia urtez urteko akzio plana diseinatzea da, aurrera begira, herriko merkataritza sustatu eta herri bizia mantentzeko. Kontutan izan behar da, aurreko plana 2005. Urtean egin zela eta bertan garatzea nahi zen ekintza planak dagoeneko garapen maila handia zuela.
Herriko egoera sozioekonomikoa:
Lan mardula egin da, Mutrikuren egoera sozio-ekonoikoaren argazki on bat izan ahal izateko. Horrez gain, gertuen dituen eskualdearen egoerarekin konparaketa egin da, Debabarrena eta Lea Artibai, eta baita biztanleria aldetik antzekotasuna duen beste zenbati herrirekin ere.
Parte hartze prozesua:
Merkataritza Biziberritzeko Planaren baitan eskaintzaren analisi kualitatiboa egin da. 3 talde ezberdinekin egin dira partaidetza prozesuak. Alde batetik eskaintza (merkatariak, udala eta GATC) eta beste batetik eskaria (herritarrak). Partaidetza prozesuaren helburua merkataritza biziberritzeko asmoarekin, jarduera-ildoak, lan esparruak eta azkenik ekintzak garatzea izan da.
Herriko txikizkako merkataritzaren egoera
Herrian daukagun sektorearen analisia egin da, dauzkagun zerbitzuak ezagutu eta balorazio bat eginez. Bestalde, merkataritza sektorearen adinari begiratuz, gerora begira, daukagun erreleboa ere baloratu nahi izan da, besteak beste.
Herriko eskariaren analisia:
Inkestatzaile baten bitartez hilabeteko epean, herritarrei komertzioen inguruko inkesta kuantitatiboa egin zaie. Mutrikuko 358 herritarrei egin zaie inkestak %95eko konfiantza mailarekin. Guztira 178 emakume eta 180 gizonezkori egin zaie galdetegia, 4 adin tartetan banatuta (16-29 urte, 30-49 urte, 50-64 urte eta 65 urte baino gehiago).
Aurkezpenaren nondik norakoak:
Mutrikuko Udaleko ordezkariak izango dira ongietorria eman eta dokumentu honen helburuak azalduko dituztenak. Debegesa, Debabarrenako Garapen Ekonomikorako Elkarteko ordezkariak berriz, sektorearen egoera, eskaintza eta eskaria azalduko dituzte.
Azkenik, Udal ordezkariak izango dira lan plangintza aurkeztuko dutenak.
Datuak:
Eguna: azaroak 29, asteazkena.
Ordua: 20:00etan
Lekua: Zabiel Kultur etxeko hitzaldi aretoa
iraupena: ordu bete inguru iraugo du aurkezpenak.