Merkataritza eta Ostalaritzari zuzendutako dirulaguntza
Mutriku- 2020.11.03
Mutrikuko Udalak diru laguntza bat argitaratu du gaur, 2020ko azaroaren 2an, merkataritza eta ostalaritza sektoreei Covid-19ari aurre egiteko beharrezkoak dituzten inbertsioak egiten laguntzeko.
Zeinek eskatu dezake lagutza
Mutrikun establezimendua duten eta 10 langile baino gutxiago dituzten txikizkako merkataritza nahiz ostalaritzaren sektoreko enpresak eskatu dezaketa laguntza hau. (Autonomoak zein beste forma juridikoak)
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
Diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra artean egingo diren inbertsioak izango dira, azpiko puntu hauek kontutan izanda:
- COVID-19ari aurre egiteko lokalak eta lan egiteko moduak egokitzeko inbertsioak
- COVID-19aren segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua
- COVID-19aren eraginez bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.
Dirulaguntza zenbatekoa:
Inbertsioen gutxieneko zenbatekoa 150€ izan beharko du eta diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua 5.000€ izango da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako jarduketaren aurrekontuaren %100 artekoa izango da, (gehienez, 5.000,00 €)
Onuradunek bete behar dituzten baldintzak
• Mutrikuko Jarduera Ekonomikoei buruzko Zergaren matrikulan, txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreei dagozkien epigrafe ekonomikoetan, alta emanda egongo dira.
• Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak egunean dauzkatela egiaztatu beharko dute, eta baita Mutrikuko Udalarekiko betebeharrak ere.
• Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aurreikusitako debekurik ez dute izango.
Aurkeztu behar den dokumentazioa
• Eskaera orria behar bezala beteta.
• Dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria eta aurrekontua edo fakturak (eginak dauden ekintzei dagozkienak).
• IFKren kopia.
• Eskatzailearen edo ordezkariaren nortasun agiriaren kopia.
• Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergaren altaren kopia.
• Bankuko Kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria.
• Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak izatearen aitortza.
• Erantzukizunpeko adierazpena, oinarri hauetan jasotako baldintzak betetzen direla eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren
17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta 13. artikuluan aurreikusitako onuradun izateko debekuen eraginpean ez daudela bermatuko duena.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak 10 laneguneko epean egin behar dira. Azaroak 16a izango delarik azken eguna.
Udaletxeko web gunearen bidez edo udaletxeko sarrera gunean egin behar dira eskaerak.
Finantzaketa
Deialdi honetarako finantziazioa, bere osotasunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune Sailetik dator eta bideratutako aurrekontua 22.383,42 €koa da; ez bada nahikoa dauden eskera guztiei erantzuteko modu proportzionalean banatuko da.