Merkatu plazako postuen esleipena

2024/08/07
UDALAK MERKATU PLAZAKO HIRU SALMENTA-POSTU FINKO LIZITATUKO DITU

 

Mutrikuko Udalak Merkatu Plaza eraberritzeko lanetan ari da.  Sei hilabeteko lanen ondoren, laister inauguratuko da espazio berria.

 

Merkatuaren erreforma "Mutrikuko Merkatu Plaza: Merkatu Plaza eta Mutrikuko Hirigune Historikoaren Ekosistema Komertziala biziberritzea" ekimenaren parte da. Ekimen hori Next Generation EU funtsek finantzatzen dute, ICT/949/2021 Aginduak (ICT/565/2022 Aginduak eta ICT/99/2023 Aginduak aldatua) finantzatuta. Ahalegin hori 13. osagaiaren barruan kokatzen da (ETEak bultzatzea), gure herriko merkataritza-sarea indartzeko eta bultzatzeko helburuarekin.

Merkatu Plazak sei postu finko izango ditu guztira, bakoitza 22 m²-koa. Gaur egun, Itxasne fruta-dendak, Perras arrandegiak eta Iratxe lora-dendak betetzen dituzte postu horietako hiru, eta gune berrituan produktuak eskaintzen jarraituko dute.

Hiru postu libreei dagokienean, aste honetan, abuztuaren 5ean, iragarki bat argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, postuen esleipenerako baldintzak argitaratuaz.

Deialdi honen baldintza administratibo berezien agiria deskargatu dezakezu.

Hitz hauen azpian esleipen honen inguruko laburpena ikusi daiteke.

 

ESLEITUKO DIREN POSTUEN EZAUGARRIAK:

 

Hiru dira esleituko diren postuak. Azpiko planoan ikus daiteke bakoitzaren kokapena:

      6. postua: azalera erabilgarria: 22,21 m2

      5. postua: azalera erabilgarria: 22,47 m2

      3. postua: azalera erabilgarria: 22,02 m2.

 

EMAKIDAREN IRAUPENA:

10 urtetarako esleituko da eta  beste 10 urtetara luzatzeko aukera izango du emakidunak.

BALDINTZA EKONOMIKOAK:

Lizitaziorako oinarrizko kanona 600€koa izango da. Lizitatzaileek oinarrizko prezio horiek hobetu ditzakete egindako eskaintzan.

Emakidaren kanonaz gain, emakidadunak jabari publikoko ondarearen erabilera pribatiboagatiko tasa ordaindu beharko du. Tasa hori urtero eguneratzen da eta 2024 urtekoa 3,43€/m2-ko izan da.

Itzultzeko bermea jarri beharko du  esleipendunak, kontratua sinatu baina lehen. Bermea 2.000€koa izango da.

ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

Kontratu hau esleitzeko orduan, jarraian zehaztutako alderdiak balioetsiko dira, behean adierazitako baremoen arabera

  • Proposamen ekonomikoa: ……..20 PUNTU
  • Aurkeztutako proiektua ………..45 PUNTU
  • Lizitatzailearen egoera soziala, familiakoa, ekonomikoa eta lanekoa……….20 PUNTU
  1. Langabezia egoera………5 PUNTU
  2. Eskatzailearen kargura dauden senide edo seme-alaba menpekoak, familiako karga, seme- alabak bere kargura, horiek langabezian (dagozkien agiriekin frogatu beharko da elkarbizitza eta dependentzia) 5 PUNTU
  3. Emakumea izatea……………5 PUNTU
  4. Lizitatzailea edo bere menpeko senide bat gizarte bazterkeriak eragindako multzo batekoa izatea: luzeko langabetuak, 45 urtetik gorakoak, gazte langabetuak, desgaitasuna…………5 PUNTU
  • Enplegua sortzea eta autoenpleguaren sustapena 10 PUNTU
  • Ingurumen- eta iraunkortasun-irizpideak ….5 PUNTU

 

SALMENTA POSTU MOTAK

Indarrean dagoen ordenantzaren arabera, honako salmenta postu motak jarri  daitezke Mutrikuko Merkatu plazan:

a) Arrandegi-itsaskitegia

b) Harategi-urdaitegia

c) Frutadenda-barazkidenda

d) Okindegi-gozotegia eta/edo kafetegia

e) Loredenda

f) Goiko jarduera hauekin bateragarriak izan daitezkeen beste erabilera batzuk

direnak.

ESKABIDEAK AURKEZTEA:

Mutrikuko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea, abuztuaren 20an amaitzen da.

 

ARAUTEGIA:

Mutrikuko Merkatu Plaza ordenantza baten bidez arautzen da. Indarrean dagoen ordenantza 2014ko urtarrilaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

 

INFORMAZIO ZABALAGOA:

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezu

Merkatu plazako ordenantzak deskargatu