Merkatu txikia

2019/05/08
Larunbat honetan, maiatzak 11, urteko lehen Merkatu Txikia izango da.

Urtero bezala, hilabeteko bigarren larunbatean izango da merkatua eta dagoeneko Udala eta ekoizleen artean adostu da urte guztirako egutegia.
Aurten Merkatu Txikiak aldaketa batzuekin datoz: alde batetik ez da beti leku berdinean izango eta bestetik, merkatuak gastronomiari loturiko jarduerei loturik egongo dira.

2019ko azokak:


Hauek izango dira 2019ko Merkatu Txikien datak eta kokapenak:
- Maiatzak 11- Merkatu Plaza
- Ekainak 8- Merkatu Plaza
- Uztailak 13- Beheko Plaza
- uztailak 27- Beheko Plaza
- Abuztuak 10- Beheko Plaza
- Abuztuak 24- Beheko Plaza
- Irailak 7- Beheko Plaza
- Urriak 5- Merkatu Plaza
- Azaroak 9- Merkatu Plaza

Merkatu txikiaren kokapena aldatzen da:


Ekoizleekin adostu da, aurtengo merkatu txiki guztiak ez direla Beheko Plaza gainean izango. Aurten aurreikusitako 9 merkatu txikietatik 4 Merkatu Plazara pasako dira, maiatza, ekaina, urria eta azarokoak alegia. Besteak, uztaila, abuztua eta iraileko Merkatu txikiak beti bezala Beheko Plazan egingo dira.
Beraz, larunbat honetan, maiatzak 11, lehenengoz Merkatu Txikia Merkatu Plazan egingo da.

Azokaren datuak:


Eguna: Maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Merkatu Plaza
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek.

Dastaketa. Baratzeko ilarrak:


12:00etatik aurrera, Merkatu plazan bertan, garaiko produktuekin eginiko dastaketa bat emango da. Oraingoan, ilarrak sukaldatuko dira. Ilarrak Hogar del Marinero elkarteko kiedeek sukaldatuko dituzte, eta merkatu txikian erosketa egin dutenek ticket bat jasoko dute dastaketa egin ahal izateko.
Azokako Produktuen Zozketa:
Urtero bezala, Merkatu Txiki honetan ere, herriko ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu sorta bat irabazteko zozketan parte har dezakete bezeroek. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.

Bertakoak, sasoikoak eta osasuntsuak


Larunbat honetan, herritar guztiek izango dute ekoizleengandik zuzenean garaian garaiko produktua erosteko aukera. Bertokoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagoa ez dago ezer, beraz, Mutrikuko Udalak herritarrak merkatura gerturatu eta herriko produktuak erostea gonbidatu nahi ditu herritarrak.