Merkatu Txikia
Azokaren datuak:
Eguna: Uztailak 13, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak:
IIbiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek.
Arraun taldekoek antolatuta atun errea.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Mutrikuko Arraun Taldeak atun errea emango du Beheko Plazan, arraun taldearentzako dirua biltzeko ideiarekin. Helburu berdinarekin, Kamisetak ere salgai izango dituzte.
Guztira 140Kg atun emango dituzte parrilan erreta.
Azokako Produktuen Zozketa:
Azoka guztietan bezala, Merkatu Txiki honetan ere, herriko ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu sorta bat irabazteko zozketan parte har dezakete bezeroek. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.
Bertan ekoiztutako produktu aukera zabala
Garaian garaikoa jatea hoberena eta larunbatean, hainbat gauza ezin freskoagoak erosteko aukera bikaina.
Bertokoa eta sasoikoa eskura, larunbat honetan!