Merkatu Txikia
AZOKAREN DATUAK
Eguna: Uztailak 11, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
Lekua: Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta eta Zortziko eztia erosi ahal izango dituzte herritarrek.
SEGURTASUN NEURRIAK:
Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako, Udalak zein ekoizleek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:
- Ekoizleek erabiliko dituzuen mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
- Plaza desinfektatuko da merkatuaren aurretik.
- Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
- Gel Hidroalkoholikoak eta babes pantailak izango dituzte ekoizleek. Baita maskarilak eta eskularruak ere.
- Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa izango da plazaren sarreran, eskuak garbitzeko.
- Mahaien artean, zein erosleen artean 2m-ko tartea utziko da.
- Ekoizle bakoitzak bi mahai izango ditu: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
- Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du, eta horretarako erosleei etxetik maskarilarekin etortzea gomendatzen die udalak.
DASTAKETA ETA ZOZKETA
Ekaineko azokan bezala, oraingoan ere bezero zein ekoizleen osasuna babesteko, ez da dastaketarik ezta zozketarik izango.
HERRIAN EROSTEKO DEIA
Krisialdi honek erakutsi digu bertako produktu eta ekoizpenen garrantzia handia dela; galdu behar ez dugun indargunea, eta Mutrikuk produktu bikainak ditu, lurretik zein itsasotik datozenak.
Orain inoiz baina garrantzi handiagoa du gure erosketak herrian egin eta bertako ekoizleek hazitako produktuak kontsumitzea, bertako ekonomia sustatu eta herria indartzeko.
Horrez gain, osasunari begira gaude azken hilabeteotan eta bertokoa eta sasoikoa jatea baina ohitura osasungarriagorik ez dagoenez, usadio horiek berreskuratzen saiatu behar dugu.