Merkatu Txikia

2020/09/03
Irailaren 12an, Merkatu Txikia ospatuko da. Herriko ekoizle ezberdinen produktuak, EIXU artisau eta sortzaile elkartekoekin batera egongo dira herritar eta bisitarien eskura.

Eguna: irailak 12, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Goiko eta Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta, Zortziko eztia eta Amaia Aberasturi artisaua.

Eixu Artisau eta Sortzaileak elkarte-tik 15 artisau-sortzailek hartuko dute parte:
- Maduixa gorria
- BotxinChe
. Sara Sendabelarrak
- Saskiak
- Itxasloo
- MadeAr
- Menbrilla
- Eguzkilore Artisautza
- Lanbera jostailuak
- Gorakat
- Udalart
- Artesania Trasgo
- Kenika
- Kurunkun txotxongiloak
- Agtz Prints

SEGURTASUN NEURRIAK:
Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako, Udalak zein ekoizle eta artisauek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:
- Erabiliko diren mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
- Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
- Gel hidroalkoholikoak eta babes pantailak izango dituzte ekoizleek. Baita maskarilak eta eskularruak ere.
- Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa izango da plazaren sarreran, eskuak garbitzeko.
- Mahaien artean, zein erosleen artean 1.5m-ko tartea utziko da.
- Ekoizle bakoitzak bi mahai izango ditu: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
- Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
- Ez da dastaketarik ez da zozketarik egingo.

Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du, eta horretarako erosleei zentzuz jokatzea eskatzen die Udalak.