Merkatu Txikia Mutrikun
Datorren larunbatean, urriak 13, Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan.
Azokaren datuak:
Eguna: Urriak 13, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Beheko Plazan
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek. Urteko lehen gaztak izango da gainera!
Thermomix erakustaldia
11:30etatik aurrera, Beheko Plazan, Yolanda Egurbide mutrikuarrak Thermomixaren erabileraren erakustaldia egingo du.
Yolandak urte batzuk daramatza sukalderako tresna hau saltzen eta honen erabilera erakusteko Euskal sukaldaritzako errezeta prestatuko du , baserriko produktuak erabiliaz. Bertaratzen direnek sukaldatutakoa dastatzeko aukera izango dute.
Ikastolaren 50. urteurrena
Goizeko Izarra ikastolako 50. Urteurrena dela eta atera diren kamisetak salduko dira goiz guztian zehar, Beheko Plazan.
Haur eta helduentzako kamisetak izango dira eta salmentekin ateratako diruak 50. Urteurrena ospatzeko egingo diren ekimenak finantzatzen lagunduko du.
Azokako Produktuen Zozketa:
Merkatu txiki guztietan, ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu lote bat jasotzeko zozketan parte har dezakezu. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.
Bertakoak, sasoikoak eta osasuntsuak
Larunbat honetan, herritar guztiek izango dute ekoizleengandik zuzenean garaian garaiko produktua erosteko aukera. Bertokoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagoa ez dago ezer, beraz, Mutrikuko Udalak herritarrak merkatura gerturatu eta herriko produktuak erostea gonbidatu nahi ditu herritarrak.