Mery May and the Muppets taldearen kontzertua
2015/07/28
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/mery-may-and-the-muppets-taldearen-kontzertua/@@images/77095bcd-8de6-48e0-bd1e-3586b1222fdc.jpeg)
Zapatu honetan, hilak 1, Mery Mey and the Muppets taldearen kontzertua izango dugu Goiko plazan gaueko 22:30etatik aurrera.
María Fagan Sagasti ( Arrasate, 1989), Mery May, bere bigarren diskoa aurkeztuko digu, Rue Matignon, Aitor Etxegibel ( bateria) eta Fernando Laskurain ( baxua eta gitarra) musikariekin batera. Taldea urrian argitaratuko den hurrengo diskoa grabatzen ari da.