Minbiziaren aurkako eguna

2019/01/31

Otsailaren lauan minbiziaren aurkako munduko eguna dela eta, Minbiziaren Aurkako Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Mutrikuko elkartekideek, Udalaren babesarekin, asteburua ere aprobetxatu nahi dute herritarren artean gaia plazaratzeko. Larunbatean Mutrikuko kaleetan Santa Eskea izango denez, arratsaldeko 18:30etan hitzordua egin dute Goiko plazan minbizia dutenei animoa emateko koplak kantatzera. Koplari diharduten bertsolariei laguntzeko egunari lotutako letra ere prestatu dute, irudian ikus daitekeenez. Herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Gainera, Zabiel kultur etxea kolore berdez argituko dute munduko eguna gogoan hartzeko.