Minbiziaren aurkako elkartekoak eguzkiaren arriskuaz informatzen arituko dira
2015/06/29
Uztailaren 3an, ostirala, Mutrikuko hondartzan izango dira, goizeko 10etatik eguerdiko ordu bata arte.
Minbiziaren aurkako Elkarteak eguzkiaren arriskuen berri emateko saioa burutuko du hondartzan uztailaren 3an, “Eguzkiak aztarna ahaztezina utz dezake zure larruazalean” kanpainaren baitan.
Egokitutako kamioian izango den pertsonal kualifikatuak eskainiko duen saioa Mutrikuko hondartzako sarreran burutuko da goizeko 10etan hasi eta eguerdiko ordubata bitarte. Eguraldi txarra egiten badu, saioa udaletxeko arkupean eramango dute aurrera.
Eguzkiaren aurrean ohitura txarrak eta onak bereizten ikasi eta azaleko minbiziari aurrea hartzeko aholku interesgarriak jaso ahal izango dituzte interesa duten guztiek.