Minbiziaren aurkako ikerketarako diru bilketa egingo dute zapatuan

2014/06/11

Herritarrei borondatea eskatuko diete zapatuan miniziaren aurka lanean aritzen diren taldeetako kideek. 

Aurten lortzen den diruaren portzentaje handi bat ikerketara zuzenduko dela ziurtatu dute. Hala ere, gogorarazi nahi izan dute biltzen den dirua hainbat ekimenetarako erabiltzen dutela. Besteak beste hemen daude bilduta ekimen horiek:

AECC memoria

Horrez gain, jakinarazi dute Mutrikun egingo den lehen kanpaina larruazaleko minbiziaren ingurukoa izango dela. Kanpaina hori uztailean izango da.