Mutriku bularreko minbiziaren aurka

2020/10/19

 

Mutrikuko Udalak eta minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteak Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egitera animatzen ditu Mutrikuko herritarrak. Urriaren 19an izango da, eta urtero bezala, begizta arrosan sinbolizatuko da. Mutrikuren kasuan, aurrekoetan bezala, udalak kartel handi bat jarri du begizta edo lazo arrosa horrekin, egun horren alde dagoela adierazteko. Bestalde, herriko dendek ere parte hartu dute kartel, zapi, globo eta lazo arrosekin.

Aurreko urtean, 2019an, 545 pertsonari diagnostikatu zitzaien bularreko minbizia Gipuzkoan. Minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteak gogorarazi du Debabarrenarako egoitza bat duela, Eibarko Ardantza kaleko 11. zenbakian, eta egunero ematen duela zerbitzua, goizez (9:30etik 13:30era). Han, laguntza psikologikoa eskaintzen da profesionalen eskutik, eta gizarte-arloarekin zerikusia duen guztian laguntzen da (laguntzen edo bajen kudeaketa, material ortopedikoaren mailegua...), betiere doan. Bestalde, AECC Gipuzkoa-k indartu egin du minbizia duten gaixoei eta haien senideei laguntza psikologikoa eta gizarte-laguntza emateko doako zerbitzua, pandemiak eragindako egoera dela eta. Hala, minbizia duten pertsonak zuzenean tratatzen dituzten profesionalek telefonoz edo bideo-deiaren bidez laguntza emateko aukera eskaintzen dute. Gainera, Eibarko egoitzako telefonoa (943 20 24 94) aktibatu egin da lanaldiaren gainerako orduetan asistentzia hori bermatzeko, Infocáncer 900 100 036 linearen bidez. Linea horrek eguneko 24 orduetan ematen du zerbitzua, doan. Eibartik joan nahi ez duten Mutrikuko gaixo eta senideek erabil dezaketen zerbitzua.

Bularreko minbiziaren kostua
AECCk azterlan bat egin du, familiei bularreko minbiziari aurre egitea zenbat kostatzen zaien aztertzeko. Gastu zuzenen, ezkutuen eta diru-sarreren galeraren artean, batez beste 42.000 € gastatuko ditu familia batek bularreko minbiziari aurre egiteko.
Ikerketak dioenez, gaixoen %34k lana galdu edo utzi dute gaixotasunagatik; %42k ia diru-sarrera guztiak galdu dituzte, eta egoera ekonomiko larria eragiten dute Estatuko etxeen %21ean. COVID-19K eragindako pandemiaren ondorioz, ehuneko horiek okerrera egin dute, eta %50era igo dira ia diru-sarrera guztiak galdu dituzten emakumeak eta ia %30era igo dira egoera ekonomiko larria duten etxeak.