Mutriku Goitik Behera Tribial lehiaketa
2024/11/25

OINARRIAK
- Zabiel Kultur Etxean izango da lehiaketa 2024ko abenduaren 3an, arratsaldeko 18:00etan.
- Izen ematea Azaroaren 24tik, abenduaren 1era izango da. Mutrikuko udaletxeko sarreran, ludotekan eta LABUR.EUS/TRIBIALA24 estekan
- Izen abizenak eta kontakturako telefonoa jarri behar dira.
- 12 bikotek parte hartuko dute.
- 12 bikotek baino gehiagok izena emanez gero, zozketaz erabakiko dira parte hartzaileak.
- 4 bikoteko 3 txanda egingo dira, 12 galderari erantzunez. Saio bakoitzeko bikote irabazlea finalera igaroko da eta finalean beste 12 galderari erantzun beharko diote.
- Parte hartu duten bikote guztiek tribial tableroa izango dute sari, eta bikote irabazleak datorren urteko partidan, zuzenean parte hartzeko aukera izango du.
Jolastu nahi baduzu: www.mutrikutribiala.eus