Mutriku sokatira Taldea AEBra joana da munduko txapelketan parte hartzera
Mutrikuko sokatira taldea Lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa jokatzera joana da. Herrikoek kluben arteko lehian zein nazio mailako txapelketan parte hartuko dute.
Kluben arteko lehian 580 eta 640 kiloko kategorietan pàrte hartuko dute. Nazioarte mailan, berriz, herriko taldeko hiru kide izan dira aukeratuak Basque Country izenpean aterako den taldearekin tira egiteko. Gogorarazi beharra dago, urte luzeetan sokatirako nazioarteko lehiaketetan euskaldunek ez dutela nazio mailan tira egin nahi izan, ez zelako posible Euskal Herria izenarekin lehiatzea. Aurten lortu dute errekonozimendu hori, eta euskal selekzioa zelairatuko dute.
Lur gaineko Munduko Sokatira txapelketa Wisconsin estatuko hiriburuan, Madisonen (AEB) izango da abuztuaren 28tik 31ra. Mutrikiutik 15 laguneko taldea osatu dute bertaratzeko. Haien artean hiru emakume (tiratzaileak bi).